PAUSU BAT AURRERA
Gaurko eta etorkizuneko eskola
2016(e)ko urtarrilaren 6(a), asteazkena
GAUR EGUNGO ESKOLA HOBETZEKO PROPOSAMENAK
Espainiako hezkuntzak hainbat hobekuntza behar ditu hezkuntza arloan, horretarako eskola leku atseginago bihurtzeko helburuarekin, hauek izan beharko ziren gaur egungo eskolak ezarri beharko lituzke hobekuntzak:
- Umeek eginkizun aktiboagoa izan behar dute haien heziketan. Hau da, haien sormena, jakin-mina, autoezagutza, ardura eta haien gaitasunen eta zaletasunen garapenak sustatu beharko litzateke eskolaren partetik.
- Edukiak askoz pertsonalizatuak izan beharko ziren, ume bakoitzari egokituta.
- Haur hezkuntzan umeek ikasteko modu eraginkorrena jolastea da. Beraz, jolasteko aukera gehiago eman behar zaie, fitxak alde batera utzita. Gainera, frogatuta dago gizakiak jolasten ikasten duela.
- Umeek ez zuten etxeko lanik izan beharko. Umeek bakarkako lan gehiena eskolan bertan egiteko aukera izan behar dute, eta bakarrik egoera zehatzetan etxera eraman behar izango zuten.
Umeek eskolaz kanpo jolastu behar dute eta haien zaletasunak bilatu.
- zigorrak ez dira bat ere eraginkorrak, beraz, hezitzeko beste modu bat bilatu beharko litzateke.
- Ume bakoitzak bere lan egiteko erritmoa euki beharko litzateke, eta ez gaur egun gertatzen den bezala, klase osoak errtimo berbera doala, eta askok atzeratuta gelditzen direla. Irakalseak ikaslei bakoitzari egokitu behar zaio, bakoitzaren erritmoa erresptetatuz.
LABORAGUNE
Euskal Herrian ere ikasteko beste metodoak daude, Laboragunek proposatzen duen bezala.
Laboragune Leioan kokatutako ikaskuntzarako espazio bat da. Espazio bat
dela esaten dut eskola bat ez delako, hemen umeek haiek nahi dutenari buruz
ikasten dute. Umeek ez dute ordutegirik,
ez arauik… haiek eta haien gurasoak nahi dutenean laboragunera joaten dira eta
han denbora aprobetxatzen duten nahi duten moduan, jolasten nahiz ikasten. Umeak
eta hauen familien beharrei erantzun eman eta Ikaskuntza eta Komunitatearen
inguruko ezagutza ezberdinak partekatzeko sortu zen espazio hau.
Laboragunea ez dauka ikasketa zentro izateko ziurtagiria, beraz, umeak ez
daude “eskolarizatuta”.
Laboragunean , umeak beste ume batzuk bezala hazten dira, eta bizitzari
aurre egiteko gaitasunak ere eskuratzen
dituzte. Desberdintasuna ikasketa
prozesua da, ikasketa librea da, hemen umeak ez daude behartuta ezer egitera.
Beraz, ikasteko modu desberdin bat da, guztiz baliagarria eta errespetagarria.
Hitzaldia eman ziguten momentuan personen harridura nabarmena zen, mota
askotako galdera egon ziren , hala nola , hori legezkoa bazen, umeek behar
duten gaitasunak eskuratzen bazituzten, jolasten ikasi ahal bazen…
Baina, lehen esan bezala ikasteko modu desberdina da eta batzuen gustokoa
izan ahal da ala ez. Gainera, ondo dago
aukera desbedinak egotea nahi dutenentzat.
Interesgarria izango duzuelakoan hemen estekatzen dizuet laboragunearen web-orriaren linka:
ESKOLA ERAGINKORRA
Kaixo arrtsaldeon! Orain eskola bat era eraginkoarrean funtzionatzeko beharrezkoak diren 5 alderdi azpimarratuko ditut:
- Irakasle eraginkorra: curriculuma maneiatzeko arduraduna da, metodologia on baten bitartez irakasten du eta ume bakoitzaren errealitateri egokitu daiteke.
- Klase eraginkorra: inguru atsegin bat, umeei inguratzen zaiona atsegina bada askoz errazagoa izango da haien ikaskuntza prozesurako.
- Eskolaren eta familien arteko erlazioa: umeen heziketan arduratzen diren bi elementuak dira. Biek batera umearen autonomia eta ardura gaitasunean eragina daukate, beraz, ezinbestekoa da bien arteko lankidetza.
- Lidergoa:zuzendariak ez soilik eskola administrtzeaz arduratu behar, baizik eta irakaskuntza prozesuan ere parte hartu behar du, klaseak behatzen, irakasleei laguntzen, irakaste prozesuak bidertazen eta etengabe berrikuntzarako aukerak proposatzen.
- Etengabeko ebaluazioa: ezinbestekoa da etengabeko ebaluazioa egitea , aldez aurretik eskolak planteatu dituen helburuak ea lortu diren ala ez ikusteko.
5 alderdi hauek betetzen badira eskola baten eraginkortasuna ia seguruenik bermatuko da.
2016(e)ko urtarrilaren 4(a), astelehena
WIX
Kaixo arratsaldeon! Gaur web-orri bat gomendatzeko asmoarekin idazten dut. Web-orria Wix izena du, eta hezkuntza arloan txertatzeko erabat erabilgarria eta gomendagarria dela uste dut.
Gainera web-orriarekin jadanik nire taldekideek eta nik lan egin dugu eta kriston aukerak eskaintzen dituela hauteman dugu. Doakoa da eta umeei sekula gustatuko zaiela pentsatu dugu. Gomendio hau batez ere, irakasleei bideratuta dago, haien klaseak entretenigarriagoak eta berritzaileagoak bihurtzeko, baina edonork erabili ditzake edozein arlotan. Ondoren ikusiko duzuenez erabiltzeko oso erraza da:
Lehenik eta behin, erregistratu beha zarete, eta erregistratu bezain laster pantailan hainbat gai agertuko zaizkie, ikusten duzuenez gai mordo daude aukeratzeko, eta soilik zuen gustukoenen klikatu beharko da.
Ondoren hainbat plantilla agertuko dira zuen web-orri berria sortzeko. Nire kasuan, hezkuntza gaian klikatu dut eta hona hemen agertzen diren plantilla batzuk:
Ondoren plantilla bat aukeratu eta apaintzeko, egitura aldatzeko, koloreak...aukera ematen digu. Zure gustura apaindu, eta badago! Zure web-orri propioa erabiltzeko prest egongo da.
Nire taldekide eta nire kasuan klase baterako proposamen moduan egunkari digital bat sortu genuen, Zubeldiriko egunkaria. Hemen utziko dizuet egunkari honen hainbat irudi, zuek konprobatzeko zein aukera ona den umeek kazetari moduan aritzeko eta ordenagailuari erabilera hezigarria emateko
.
Ikusten duzuenez, egunkariak hainbat atal ditu non umeek aukeratutako gaiak garatu izango dituzten.
Beno, honekin amaitu dut, eta espero dut zuen gustoko izatea.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)