Euskal Herrian ere ikasteko beste metodoak daude, Laboragunek proposatzen duen bezala.
Laboragune Leioan kokatutako ikaskuntzarako espazio bat da. Espazio bat
dela esaten dut eskola bat ez delako, hemen umeek haiek nahi dutenari buruz
ikasten dute. Umeek ez dute ordutegirik,
ez arauik… haiek eta haien gurasoak nahi dutenean laboragunera joaten dira eta
han denbora aprobetxatzen duten nahi duten moduan, jolasten nahiz ikasten. Umeak
eta hauen familien beharrei erantzun eman eta Ikaskuntza eta Komunitatearen
inguruko ezagutza ezberdinak partekatzeko sortu zen espazio hau.
Laboragunea ez dauka ikasketa zentro izateko ziurtagiria, beraz, umeak ez
daude “eskolarizatuta”.
Laboragunean , umeak beste ume batzuk bezala hazten dira, eta bizitzari
aurre egiteko gaitasunak ere eskuratzen
dituzte. Desberdintasuna ikasketa
prozesua da, ikasketa librea da, hemen umeak ez daude behartuta ezer egitera.
Beraz, ikasteko modu desberdin bat da, guztiz baliagarria eta errespetagarria.
Hitzaldia eman ziguten momentuan personen harridura nabarmena zen, mota
askotako galdera egon ziren , hala nola , hori legezkoa bazen, umeek behar
duten gaitasunak eskuratzen bazituzten, jolasten ikasi ahal bazen…
Baina, lehen esan bezala ikasteko modu desberdina da eta batzuen gustokoa
izan ahal da ala ez. Gainera, ondo dago
aukera desbedinak egotea nahi dutenentzat.
Interesgarria izango duzuelakoan hemen estekatzen dizuet laboragunearen web-orriaren linka:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina