Astekaria

Hemen astero egiten, ikasten eta hasunartzen dudana jasoko dut

2015.10.15


2015-10-15

 Gaur, fitxa pertsonal bat egin genuen gure datuekin ondoren irakasleari bidaltzeko. Geroago, nire ikaskide batekin teknologiari buruzko galdetegi bat egin genuen. Galdetegi horrek balio izan digu teknologiari buruzko gauza orokorrak jakiteko eta.

2015-10-16 

 Gaur, galdetegia guztion artean ozenki irakurri dugu eta horri buruz izan ditugun zalantzak argitu ditugu. Horretaz gain, gmailean etiketak nola jarri ikasi dugu eta ere hauek editatzen. Geroago, gmail kontua unibertsitateko korreoarekin lotu dugu, unibertsitateko mezuak gmailera heltzeko. Azkenik google school eta google alert nola erabiltzen eta zertarako balioagarriak diren ikasi dugu. Horretaz gain, blog bat zer den eta zertarako erabiltzen den ikasi dugu, horrez gain, gure blog propioa sortu dugu. Hezkuntzarekin zeriburuzkoa duen bloga sortu behar izan dugu antzerkia etorkinak aurkitu ahal dituzten zailtasunak hezkuntza tradizionaletik at dauden hezkuntza ereduak - zigorra gaur egun

 2015-22-10

 Gaur, blogarekin jarraitu dugu, irudiekin apaindu, klaseko ikaskideen blogak ezagutu… Estakeriak jartzen ere ikasi dugu eta perfileko argazki bat jarri dugu.

2015-29-10 

 Gaur, hasteko gure erlojua eguneratu dugu ordu aldaketa dela eta. Ondoren, bakoitzak ordutegi bat aukeratu eta blogean ipini du. Geroago, youtubetik bideo bat aukeratu eta blogean eskegi dugu. Hori eta gero liburu bat txertatxen ikasi dugu ISSUU web orriaren bitartez. Beste orrialde batzuk ere ezagutu dugu liburuak eta aldizkariak txertatzeko, SCRIBD eta CALIMEO izenekoak. Horretaz gain ere Slideshare web-orria ezagunean sartu gara.

 2015-30-10

 Klasea hasteko irakasleak orain arte egindako fitxa bat erakutsiko digu, birpasatzeko ea lan guztiak egin ditugun ala ez. Ondoren, bakarka blogei buruzko galdera batzuk landu ditugu eta gero taldean erantzunak amankomunean jarri ditugu. Azkenik, talde bakoitzak galdera bat aurkeztu du guztion artean.

 2015-11-12 

 Gaur wordekin lan egin dugu eta hainbat gauza desberdin egin ditugu bere erabilpena gehiago aprobetxatzeko, hala nola: bi dokumentu paraleloan jartzea haiekin batera lan egiteko portada bat jarri eskema bat egin dokumentu horiekin estekak jarri notak jarri dokumentuaren barruan salto de pagina cita bat jarri eta bibliografian jarri intertar titulo (seleccionar una imagen y poner la descripcion abajo)

 2015-11-19 

Gaur Jordi Adellen bideoa gaitasun digitalari buruz ikusi dugu. Horren ondoren bideori buruzko ideia nagusiak hartu, hausnarketa egiteko hainbat galdera erantzun eta komunean jarri ditugu. Horretaz gain  IKTbostkotea deituriko taldea sortu dugu eta ostean Sites kontu bat sortu dugu. Taldekide batek Sitesa sortu du eta ondoren guztiok batera apaindu eta Sitesean egin beharrekoa irakurtzen hasi gara.

 2015-11-20 

Gaur Sitesera igo beharko den lehenengo ariketa  egiten hasi gara. Horretaz gain  gaitasun digitalari buruzko  mapa kontzeptual bat hasi gara egiten. Mapan IKTak eskolan nola eta zertarako txertatzeari buruzko hausnarketa eta ikuspuntua islatu beharko genuen, eta hona hemen egindako mapa:







2015-11-27 

Gaur gidako 5.6 ariketa egiten hasi gara, bertan, hezkuntzarekin zurikusia duten hainbat web-orrietako linkak hartu ditugu eta delicious aplikazioan txertatu ditugu. Geroago, web-orri interesgarrienak aukeratu ditugu eta horiei buruzko fitxa batzuk bete ditugu web-orrien datuekin.

2015-12-03

MODULU ASTEA


2015-12-04

MODULU ASTEA


2015-12-10

Gaur gidako azken ariketarekin hasi gara. Ariketaren helburua ikastetxe bateko klase bati IKTen inguruko proiektu bat proposatzea da, horretarako, hainbat aplikazio eta web-orri pentsatzen hasi gara. Horretaz gain, gure proiektuaren egitura pentstazen hasi gara, eta hartu dugun azken erabakia egunkari digital bat egitea izan da.



2015-12-11

Gaur proiektua martxan jarri dugu, eta hau aurrera eramateko Wix web-orria aukeratu dugu. Egunkari digital bat egiteko web-orri bikaina dela iruditu zaigu, horregatik egunkari moduan apaintzen hasi gara, eta horren ostean, egunkarian saruko ditugun atalak eta edukiak pentsatu ditugu.


2015-12-17

Gaur Sitesa eta Wixa txukuntzen hasi gara eta geratzen zazikigun gauzak amaitu ditugu. Ondoren hurrengo egunerako aurpezpena prestatzen hasi gara, atalak banatu ditugu eta bakoitzak bere zatia txukuntzeaz eta prestatzeaz  arduratu da.


2015-12-18

Gaur klase azken eguna da, eta horrekin batera talde bakoitzak egindako proiektua aurkeztu du. Guztiok era batetan edo bestean IKTak klasean txertatzeko hainbat proposamen egin dituzte, eta besteok bitartean haien aurkezpenei adi egon gara. Aurkezpenekin amaitzean irakasleak agurtu gaitu eta klaseak bukatutzat  eman dira.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina