Ondoren Ken Robinsonen bideo bat utziko dizuet non azpimarratzen du sormenaren garrantzia eta horren galera eskoletan. Hezitzaile honen esanetan ume guztiek gaitasun izugarriak dauzkate baina hezitzaileek gaitasun horiek erabat xahutzen dituzte. Robinsonentzat sormena "balioa duten ideiak izateko prozesua" bezala definitzen du, eta sormenaren garrantzia alfabetizazioaren garrantziarekin parekatzen du. Haren arabera garrantzi berarekin landu behar lirateke eskoletan.
Kenek ere azpimarratzen du umeek okertzeari duten beldur eza, eta hori funtsezkoa dela sormena garatzeko. Okertzeko prest ez bagaude inoiz ez dugu sormenez jokatuko, eta umeak ez bezala hori da heldu gehienei gertatzen zaiguna, beldurrez jokatzen dugula. Esandakoaren ondorioz pertsonak haien sormenezko gaitasunen urrun hezitzen ditugula da, haien potentzia guztiak xahutzen.
Robinsonek ere dio "ez gara gure sormena areagotzen hazten, baizik eta gure sormenetik at hezituta gaude". Zergatik? Oso erraz, hezkuntza sistema era berdinean jerarkizatuta dagoelako. Beti eduki garrantzitsuen artean matematika eta hizkuntzak aurki ditzakegu, ondoren gizarte zientziak, eta azkenik artea. Eta artearen barruan musika eta plastika dute nagusitasun gehiena, dantza eta antzerkia alde batera utzita. Zergatik umeek egunero matematika ikasi behar dute eta ez dantza? Argi dago, hezkuntza sistemak soilik gaitasun akademikoetan oinarritzen delako. Hezkuntza sistemak garrantzi gehien duten edukiak etorkizun batean lana aurkitzeko balioagarriak izango diren bakarrak direla diote, beraz, horretan hezten dituzte umeak. Musika eta arte formakuntzarik ez dago espero ez delako eskolan margolari, abeslari, dantzari, aktore... bat formatuko denik, beraz, umeen gaitasun horiek alde batera utzi eta matematiketan zentratzean da helburu nagusi.
Azkenik, tristeena da pertsona adimentsu, sortzaile... askok balioagarriak ez direla pentsatzen dutela, eta eskolan onak ziren jardueretan edo gauzetan ez direla baliozkoak lan-munduan zeozer izateko. Horren ondorioz mundua aldatzen ari den bezala hezkunzaren egitura ere aldatu beharko da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina