2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

"Ikasteko motibatuak egon behar diren irakasleak eta liderrak behar ditugu"



Esaldi honek ondo laburtzen du gaur egun behar duguna, irakasleok ere motibatuta egon behar gara ikasterako orduan. Baina ez  liburu batean agertzen den eta hurrengo egunean iratatsi behar dugun Natur zientzietako 2. gaia, baizik eta berrikuntzarako giltza duen zerbait. Irakasleok kapazak izan behar gara hezkuntzarako balioagarriak izango diren gauzak ikasteko, eta horrekin batera, hezkuntza tradizionalarekin apurtzeko. 

Nire sarreran esan dudan moduan, nik ikasaitako eskolan gauzak ez dira gehiegi aldatu 20 urtetan zehar,  eta eskola horretan bezala, askoz gehiagotan.  Nahiz eta irakalseak ohituta egon liburuekin aritzera, uste dut, gaur egungo eskolak harago joan beharko lukeela. Eta hori konpontzeko giltza nagusienetako bat IKTak izan litzateke. IKTak umeek haien egunerokotasunean erabiltzen duten tresna nagusienetakoak dira, baina zergatik ez txertatu eskoletan? Askotan gerta daiteke irakasleok ohitutegia egotea iburuaren erabilpenean, eta eroso sentiaraztea metodo horrekin, horretaz gain askotan eskolaren partez ez dago IKTen erabilpena ahalbidetzen duen IKT proiekturik. Askok pentsatuko dute IKTak soilik aisialdirako tresnak direla eta horrekin batera konplikatuegiak herraminta hezigarri bezala. Baina eskola kapaza izan behar da IKTak herraminta hezigarri bat bezala ezartzeko eta irakalseen artean erabilpena sustatzeko. Horregatik esan dezakegu gaur egun liburuen erabilpena gehiegizkoa dela,  eta pixkat zaharkitua dagoela.  Eskolaren helburua gizartearekin bat datorren metodologia edo ikasteko eta irakasteko modu bat ezartzea izan beharko luke. Eta hori lortu ahal duen tresna bakarra IKTak dira. Egia da ere IKTek aukera asko ematen dutela eta  erabilera  word sinple bat egitetik egunkari digital bat egitera izan daiteke. Beraz, nire ustez ez da soilik IKTak txertatzea baizik eta erabilpen aproposa egitea eta ahalik eta etekin  gehien ateratzea. 

Hori aurrera eramateko arduraduna irakaslea izango da, horregatik, arduratu behar da IKTen erabilpena nolakoa izango den eta ikasleentzako herraminta aberasgarria izateaz. 
Horretaz gain, irakasle bakoitza mundu bat da eta ulergarria da bakoitzak metodo propioak izatea, baina garrantzitsuena da heziketa metodo erakargarriak hezigarriak eguneratuak proposatzea. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina